XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Diapasoi-erlojua

Bolantea baino mekanismo hobea bilatzeko ahaleginetan, erloju proiektugileak diapasoiarekin saioak egiten hasi ziren 1950ean.

Sistema honekin lortutako lehen erloju aipagarria 1960 urtearen ostean jarri zen salgai.

Diapasoiaren bibrazioak oso maiztasun zehatzekoak izatean abantaila handiak eskaintzen ditu; denbora eredu gisa erabiltzeko zailtasunak ditu ordea, oso zaila baita bibrazio horiek mantentzea eta bibrazioaren anplitute txiki hori erlojuaren orratzetaraino, hauek higi daitezen, helaraztea.

Altzairuzko barra laukizuzen bat da diapasoia, ferraren modura okertua eta kirten bat duena.

Eguzki-enerjiaren bidezko erlojua

Azken urteotan eguzki energiaz higitutako erlojuak azaldu dira.

Erloju hauen gainazalean eguzki-zelula txikiak daude atxekita eta horiek jasotako argiaz kargatuko dira erlojuaren pilak.

Pila horiei esker, erlojuak ilunpean ere funtzionatu ahal izango du, gutxienez bi hilabetetan.

Erloju digitala

Lehenengo erloju digitalak 1970ean agertu ziren eta ordutik aurrera oso ezagunak egin dira.

Hauen funtzionamendua orratzena bezalakoa da; bion arteko alde bakarra, mikrotxip batek pantailan zenbakiak adierazten dituela.

Oso zehatzak dira.

Kronometroa

Zehaztasun handiko erlojua dugu hau, esfera hirurogei zatitan banatua duena.

Zati horietako bakoitzak segundo bat adierazten du.

Orratz batek, segundo-orratzak, bira osoa ematen dio esferari minutu batean.

Esfera txikiago bat segundo ehunenetan dago banatua.

Lehenengo kronometroa Jhon Harrisonek eraiki zuen 1735ean.

Lehiaketarako kronometroa.